XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Olerki-gudea

Perretxikuak aña olerrkari sorrtu yakuz.

Noiz eta nun gero, eurek sorrtu be sorrtu.

Apolo'ren semiak arro-arro dabiltz.

Zoro-errija ezta, ba, geure errijau....

Baña olako zoruak gura geunkez.

Olerrkarijak langorik eztago izkuntzak goraldu ta errijak zuzperrtuteko.

Ori ondo dakije Euskeltzaleak eta olerrkitxapelketeak jarri dauskubez.

Urtero gero.

Garagarrilla-10'garrenan ixango da aurrtengua.

ARITZABARRA norentzat xango dan jakin gura geunke.

Lau sariketa ixan dira orain arrte.

Errenderi, Tolosa, Ernani eta Urretxua.

Iru sariketetan olerrkarijentzat ixan ziran sarijak, lenenguak ez.

Uts bat edonok egin darua.

Sari bi erabazi ebezanak Donokijan dagoz.

Lixardi eta Bedoña.

Bijotzean min dogu.

Urretxua'n sarija lorrtu ebana igeska juan yaku China'ra.

Txori-malu antzera geratu da bakarra.

Eta orr dabiltzan olerrkarijak ezagututa...

Jakakortajarena, Tapia-Perurena, Jauregi, Zaitegi, Endaitz, Orixe, Zagartzazu, Enbeita, Loidi, Utarsus eta abarr.

Erreskada galanta dira.

Lizardi'ren oroiz dan txapelketa orretan erdu bediz gustijak.

Koroi gorengua egin dagijogun gixon on eta idazle punterengo ixan an ari.

Iru salletako olerrkija aurrkeztu daikeguz: Opazko sarirakua, edozetariko gaiz egiña.

Bigarren sallan poematxu bat eta irugarrenan erri-olerrkijak.

Txorta batzuk bildu dauzanarentzat.

Olerrkari edo bertsolarijak asi bediz lanean.

Txotxolo-potxolo asko dira oindikarren.

Tira, ba ekin gogorr eta sarijak lorrtu.